Erdera

Zuzeneko emisioa

"Egunero, gehiago dakigu eta gutxiago ulertzen dugu." Albert Einstein

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
ira 19 2007
Ikasturte berria hasten dugu Tas-Tas Irrati Librean PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko irailaren 19-(e)an

Beste behin ere, Tas-Tas Irratian ikasturte berria hasteari ekiten diogu. Aurten, aurreko urteotan bezala, gure aurrean erronka berriak eta ez hain berriak ditugu. Erronkarik garrantzitsuena, proiektu honen errekonozimendua (eta baita irrati libre eta komunitario guztiena) lortzea Gasteizeko Jaurlaritzak egingo duen frekuentzia banaketaren aurrean izango da. Horretarako dinamika ezberdinak egingo ditugu urtean zehar.

Horretaz gain, aurten izango dugun beste helburu garrantzitsua gure programazioan euskarak duen presentzia areagotzea izango da. Horregatik, Urriaren 1etik aurrera Kaleko Bentanie magazina berriro egunero egingo dugu, arratsaldeko bostetatik seiretara. Arrosatik hartutako saioek garrantzi handia izango dute baita.

Era berean, Hala Bedi eta Tas-Tas irratien artean egindako Suelta La Olla magazinak (goizeko 10etatik ordubatera) orain arte izandako garrantziari eusten saiatuko gara, baita En movimiento ordubatetik ordubietara egiten dugun magazina.

Interneten Tas-Tasek daukan presentzia ere hobetzen saiatuko gara. Zuetariko askok uda honetan Interneten bidez emititzen hasi garela jakingo duzue. Hori ez ezik, podcast egiten hasiko gara.

Eta nola ez, iaz sortutako Zaratas konpartsak egindako ekimenekin jarraituko dugu. 

Magazinetan parte hartzeko gogoak baldin badituzue, edo kuinak grabatu, edo web orrian laguntzea, edo baita hasi berria den Zaratas konpartsan parte hartu, edo irratsaio  berria proposatu nahi duzue, kontaktuan jarri 

 


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Bortizkeria poliziala Iruņean

Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka egiten du ...

Basuriko Gaztexea desalojo mehatsupean

Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua ...

Igor Elortza da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna

Aurtongo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna Igor Elortza da. BECeko finalean  Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean.   ...

Astearteetan herria kalera!

Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera!* ekimena izango da Donostian asteartero ...

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...