Axa mixa goizeko gosariak alaitzeko egiten den umeentzako irratsaioa da, astelehenetik ostiralera, goizeko 8etan eta asteburuetan goizeko 10etan.
Urriak 22, astelehena: Europako ekialdera goaz eta Alinak ukraineraz hitz batzuk irakatziko dizkigu. Errusiar herriko ipuinak eta errusieraz eta moldaviaraz abestiak entzungo ditugu. Gaurko ipuina El monte de cristal dauka izena eta gainera, Pagasarribide eskolako umeek zeren beldur diren kontatzen digute.
Urriak 23, asteartea: Errusieraz eta moldavieraz kantatutako abestiak eta El habla de los pájaros ipuina entzungo ditugu. Txori buruzko asmakizunak eta kantak eta Cervantes eskolako lagunek basoan galduta zer egingo lukete kontatzen entzungo dugu.
Urriak 24, asteazkena: Errumaniara goaz eta Madalinarekin Iratí, Oskar eta Nelly egon dira berarekin berbetan bere herriari buruz. Gaurko ipuin Otsoa dator da eta Basurtuko eskolako umeek txisteak kontatzen dizkigute.
Urriak 25, osteguna: Lurraren misterioei buruzko programa. Buyako keramika egiten duten famili batekin egon gara eta Pantxo el alfarero ipuina entzungo dugu. Ainhoak gogokoen duen abestia kantatzen du eta gainerako abestiak eta txisteak.
Urriak 26, ostirala: Bego Mexikon bizi da eta bitxigilea da, Mexikon nola bizi den kontatzen digu. Gainerako ipuinak eta abestiak.
Urriak 27,larunbata: El habla de los pájaros ipuina entzueteko aukera izango dugu berriro ere.
Urriak 28, igandea: Keremika eta bitxiei buruzko elkarrizketak entzungo ditugu gaurkoan.
|