Erdera

Zuzeneko emisioa

"Sartaldeko oihanetan gatibaturik erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago." Joseba Sarrionaindia

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
urr 26 2007
Hedabide Komunitarioen Topaketak PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko urriaren 26-(e)an

Zenbait hedabide komunitarioetatik etorritako 150 pertsona baino gehiago egongo dira Bilbon,REMC-k (Hedabide Komunitarioen Estatuko Sarea) deituta. Tas Tas Irrati Librea ekimen honen anfitrioia eta antolatzailea izango da.

Topaketak Azaroaren 23, 24 eta 25ean Bilboko Aterpetxean eta Lan Ekintzaren Enpresaldeko ondoko eraikuntzan izango dira. Beste ekimen batzuk hiriko zenbait lekutatik banatuko dira.

Hedabide Komunitarioen Estatuko Sareak gune anitza eta ezberdina eraikitzen jarraitu nahi du, bere baitan hedabide komunitario desberdinak biltzen dituena, bere formatu desberdinetan (irrati eta telebistak, egunkariak, Web atariak eta beste formatu elektronikoak, ekoizpen eta ikerkuntzarako zentroak, komunikaziotik elkarlana, arte eta komunikazioa...) eta elkarlaguntza, ezagupen eta bata bestearekiko laguntza ahalbidetu nahi du REMC-K.portada.png


 

 

Era berean, modu eraginkorrean egituratzeko erronkaren aurrean dago, hedabide komunitarioak komunikaziorako eskubidea eta informaziorako jendarteari buruz etorkizunean egingo diren legezko ekimenetan ezerezean ez gelditzeko (hedabide komunitarioak hauek dira: jendarte zibilaren komunikazio beharretik sortzen direnak eta jendartearen nahi eta ekimenak ahalbidetzeko helburua dutenak). Estatua eta Merkatuak burututako banaketa baztertzailearen aurrean, REMC-k hedabide komunitarioentzako gunea aldarrikatzen du, gune hauek gizateriarenak baitira, ura eta haizea bezalakoak.

Hedabide Komunitarioen IV Topaketa hauek bi erronka hauei, hedapenari eta kohesioari, erantzuna eman nahi diete.

Topaketen baitan tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, eztabaidak... egongo dira. erabakitzeko, ikusteko, ikasteko, norbanakoen harremanetarako, atsedena hartzeko, ondo pasatzeko...

Komunikazio komunitarioaren jai hau Hedabide Komunitarioen IV Topaketetan parte hartu, jakin, ezagutu edo ikusi nahi duten pertsona guztiei dago zabalik.

Topaketa hauek burutu aurretik, azaroaren 22 eta 23an, Amerika Latina eta Karibeko, Asia eta Europako AMARC-eko ordezkarien arteko elkar trukaketarako bilera burutuko da eta Tas Tas Irrati Librea ere antolatzailea da. Bilera hau AMARC-eko Komunikaziorako Eskubidea eta Legegintzetako Programak Open Society Just Initiative taldearen laguntzarekin aurrera eramaten duen proiektuaren zabalpena da.

Ekimen biak, gure hirian egingo diren beste batzuekin batera, Bilbo komunikazio komunitarioaren munduko hiriburua bilakatuko dute.

Informazio gehiagorako Tas Tas Irrati Librean, 94 4 15 14 14 tlfnora deituz goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, baita E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. -ra idatziz edo topaketaren web gunean bilbao.medioscomunitarios.net.


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Preso guztien eskubideen alde

Data hauetan, urtero ohi dugunez, Arantzazun elkartzen den Kristau Komunitateak gonbidatuta presoen egoera salatzeko elkartu gara eta Estatuko espetxeetan etengabe zapaltzen dituzten b...

Zintzilik Irratiaren kontzertua

Oreretako Zintzilik irrati libreak antena berria erosteko dirua biltzeko asmoarekin ostiral honetarako kontzertua antolatu duela jakinarazi nahi dizuegu. ...

Baliorik gabe utzi dute Nafarroako irrati lizentzien banaketa epaileek

2006ko banaketan akatsak daudela ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, Euskalerria irratiari arrazoi emanez ...

Kanpo Zorraren Ezabaketa

Eusko Legebiltzarrak legea bete dezala!  (zordunok-RCADE) ...

Parte hartu, jolastu eta taldean bidaiatu!

    ...