|
Okupazioaren aldeko manifestazioari buruzko saio berezia |
|
|
|
|
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an |
|
Azken hilabeteotan ekimen ezberdinak burutu dira etxebizitza eskubidea eta okupazioaren inguruan. Honen adibidea Errekaldeko Kukutza Gaztetxean egindako Zeuk daukazu giltza topaketak. Era berean, duela aste batzuk jakin genuen Olabeagako gaztetxearen desalojoa 2008 urtearen hasieran burutzeko asmoa dutela.
Bestaldetik, BOM -ek (Bilboko Okupazio Mugimenduak) hilaren 29an Bilbon etxebizitza eskubidea eta okupazioa aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du. Manifestazioa larunbatean, hilaren 29an, goizeko hamabi t'erdietan Bilboko Plaza Zirkularretik abiatuko da.
Hau dela eta, Tas-Tas Irrati Libreak saio berezia egingo du larunbatean, goizeko hamabietatik ordubietara, okupazioaren inguruan. Bertan, okupazioari buruzko elkarrizketak, audioak etabar, entzun ahal izango duzue, baita manifestazioarekin zuzenean egindako konexioak ere.
|