Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

Irribarre batek gutxi kostatzen du eta asko eragiten du. Ematen duena ez du txirotzen eta jasotzen duena aberastu egiten du. Instant bat bakarrik irauten du baina oroimenean betirako irauten du." Charles Chaplin

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abe 28 2007
Tas-Tas Irratiak Radio Euskadirekin hitzarmena sinatu du PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Hilabetetan negoziazio sutsuak mantendu ondoren, Tas-Tas Irrati Libreak elkarri laguntzeko hitzarmena sinatu du euskal irrati publikoarekin,Radio Euskadirekin. Hitzarmen honen oinarria bi irratien arteko pertsonen elkartrukaketa izango da. Honela, hilabete gutxi barru Tas-Tas Irratian Felix Linares edo Javier Vizcaino bezalako profesionalek egindako irratsaioak entzun ahal izango dituzue. Era berean, epe laburrean Tas-Tas Irratiko kideak (Juantxo Estebaranz edo Iñigo Muñoz adibidez) Radio Euskadin irratsaioak egiten entzun ahal izango duzue. Egia esan, azken hilabeteotan, froga moduan, Tas-Tas Irratian egiten diren saioen egileak Radio Euskadiko beste saioetan entzun ahal izan dituzue, kolaboratzaile gisa.
 
Oharra: Norbaitek pentsatu baldin badu epe laburrean Felix Linares Tas-Tasen entzun ahal izango zuela barkamenak eskatu behar dizkiogu, albiste hau inozentada bat besterik ez delako. 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >