Gaur egondako okupazio berriaren inguruko prentsaurrekoa
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Bilboko bihotzean eraikin oso bat okupatu da gaur (Abenduaren 28an) arratsaldeko laurak aldera.
Arriagaren atzeko aldean BOMeko 30 kideek etxebizitzaren eskubidea
errealitate bilakatzeko hamar urte baino gehiago hutsik egon den bost
solairuko eraikina okupatu dute. Gazte batzuk bizitzen hasiko
dira berehala. OKUPATZEKO PREST! BOMek egindako kanpainean okupazio
garrantzitsua da hau. Barruan dauden lagunek hiriko kolektibo
desberdinei lekua ezagutzeko eta defenditzeko gonbidapena luzatzen
diete.
Jarraian hauetariko bi gaztek arratsaldeko seiretan emandako prentsaurrekoa entzun dezakezue.