|
Bilgune Feministaren balorazioa familia kristauak antolatutako manifestazioaren inguruan |
|
|
|
|
2008-(e)ko urtarrilaren 08-(e)an |
|
2007 urteko azken asteburuan Madrilen familia kristauak manifestazioa antolatu zuen familia tradizionala aldarrikatzeko. Bertan, besteak beste, hainbat apezpiku eta Alderdi Popularreko zenbait buruzagi bildu ziren. Hori dela eta, Bilgune Feministak pasa den ostiralean oharra atera zuen, manifestazio honen inguruko balorazioa egiteko. Gaur, Kaleko Bentanien, bere balorazioa jakin nahi izan dugu. Horretarako, talde honetako kidea den Maite Segurolarekin egin dugu berba.
|