"Sartaldeko oihanetan gatibaturik erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago." Joseba Sarrionaindia
|
urt
16
2008
|
Kokein taldea, Kaleko Bentanien |
|
|
|
|
2008-(e)ko urtarrilaren 16-(e)an |
|
1999 urtean ekin zion bere ibilbideari Kokein taldeak. Ordutik hona,
hiru diska argitaratu egin dute eta beste hiru bildumen parte izan dira.
Azken diskak mundu margotu berri bat du izena, eta Gaztelupeko Hotsak
disketxeak iaz argitaratu egin zuen. Diska honetan, taldekideek
Creative Commons lizentzien aldeko apustua egin dute, eta diska horretan
dauden abestiak lizentzia horien bidez argitaratu egin dituzte.
Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera,
arratsaldeko bostetatik seiretara) ostegun honetan Kokein taldeko
kideekin egingo dugu berba, bere ibilbideaz eta mundu margotu berri bat
beraien azken diskaz.
|
|
Arrosa, Euskal Herriko Irrati-sarea
|