|
Zinegoak zinemaldia, ostiraleko Kaleko Bentanien |
|
|
|
|
2008-(e)ko urtarrilaren 16-(e)an |
Zinegoak Jaialdiak bost urte bete ditu. Zinegoak 04-k 25 pelikulen
emanaldia egin zuen lau egunetan zehar areto bakar batean; Zinegoak 08-k
91 pelikulen emanaldia egingo du lau aretoetan, aste batean zehar Bilbon
eta beste aste betez Euskal Herriko 13 udalerrietan. Zinegoak, nazioarte
mailan erreferentziatzat hartzen den jaialdietariko bat bihurtu da.
Zinegoak 08n Estatu Espainolean egindako lau filme proiektatuko dira:
Barcelona (un mapa), Spinnin. 6000 milioi pertsona ezberdin, Dos miradas
eta Clandestinos, mundu abertzalera egiten duen gay hurbilpen ausarta
eta originala.
Ostiral honetan, Kaleko Bentanien, Zinegoak jaialdiko
antolatzaileekin berba egingo dugu.
|