"Urte berriaren bezperetan, dena erraza izango dela esatea biziki pozgarria izango leike; tamalez ez da halakorik." Salvador Allende, 1973 urte berrirako mezua
Ostegun honetan, Kaleko Bentanien, aurreratu bezala, Kokein talde eibartarrarekin berba egiteko aukera izan dugu. 1999. urtean sortu zen Kokein, eta ordutik hona 3 diska kaleratu egin dituzte: Kokein, Lotuta egon arren, eta azkenengoa Mundu margotu berri bat. Horretaz gain, beste 3 bildumetan hartu dute parte: Basque Planet, Bonberenea shuffle eta Hotsak dantzan. Taldearen ibilbideaz eta beraien azken diskaz Zaloa Urain taldeko abeslariarekin egin genuen berba.