|
Tas-Tas Irrati Librea
irrati libre edo komunitarioa da. Etekinak ateratzeko asmorik gabeko
proiektua da, talde ekonomiko, erlijioso edo politikoetatik
independientea, jabego sozialean eta funtzionamendu horizontalean
oinarrituta. Errealitearen beste ikuspuntua erakusteko helburua duen
proiektua ere bada, “beheko eta ezkerreko errealitatea”.
Tas-Tas Irrati Librean euskarak leku
garrantzitsua izan dezan nahi dugu. Horren adibide, astelehenetik
ostiralera emititzen dugun Kaleko Bentanie magazina edo egunero
seiretatik zortzietara emititzen dugun Arrosa Irrati Ekoizpen
Zentrotik jasotako zenbait irratsaio. Era berean, irratia egiteko
zaletasuna duten Bilbo Handiko euskaldunok gure irratira hurbiltzeko
aukera izan dezaten nahi dugu. Hori dela eta, euskaraz egindako
lehenengo irrati-tailerra burutzeko asmoa dugu.
Tailerraren Iraupena
Larunbatero, Otsailaren
9tik Martxoaren 1ra, goizeko 10etatik 2etara
Tailerra emateko lekua
Tas-Tas Irrati Libreko
egoitza
Prim kalea, 41, 5. Ezk.- 48006 BILBO
Zelan eman izena
Telefonoz, Urtarrilan
zehar, 94 4 15 14 14 edo 665757059 telefonoetara deituz,
Tas-Tas Irrati Libreko egoitzan, Prim
kalea 41, 5. ezk. Astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara,
14:30etatik 16:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
E-mail bat idatziz,
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbidera.
Askoz jota, 15 pertsonek soilik izena
eman ahal izango dute. Matrikulak 10 euro balio du.
Tailerraren edukiak
Irratiaren hizkuntza
Lokuzioa
Ahozko grabazioa
Elkarrizketak nola egin
Kuinak
Edizio digitala
Soinu efektuak
Bukatzeko lana (irratsaioa sortu eta
grabatu egin beharko da)
|