|
Etxebizitza eskubidearen aldeko ekimenak, Kaleko Bentanien |
|
|
|
|
2008-(e)ko urtarrilaren 22-(e)an |
Aste honetan zehar, Euskal Herrian Ekintza Globalaren Astea burutzen ari
da, eragile ezberdinek antolatuta. Ekitaldi hau Iaz Nairobin egindako
Munduko Gizarte Foroak bideratutako ideia da, neoliberalismoak ekartzen
dituen ondorioak salatzeko asmoarekin. Ostegun honetan Etxebizitza
eskubidea izango da protagonista. 11:45tan Bilboko Udaletxearen aurrean
kontzentrazioa burutuko da, gazte eragile ezberdinek deituta: EGK, Segi,
BOM, Iratzarri, Gazte Komunisten Batasuna... Horren ondoren,
arratsaldeko 7etan, Etxebizitza guztiontzat! lelopean Bilboko Plaza
Biribiletik manifestazioa abiatuko da.
Kaleko Bentanien (egunero, arratsaldeko 5etatik 6retara egiten dugun magazina), ostegunean bertan, egun horretan antolatutako ekimenetaz egingo dugu berba Euskadiko Gazteri Kontseiluko Igor Merarekin.
|