Erdera

Zuzeneko emisioa

"Liburuak, polena adimen batetik bestera daramaten erleak dira." - James Lowell

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
api 04 2008
Bilboko Udalak Espainiako bandera jarri du Udaletxean PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko apirilaren 04-(e)an
Gaur apirilaren 4 ostirala Espainiar bandera zintzilikatua izan da Bilboko Udaletxean. Euskal Herriak bere oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubiderik ez duenaren adibiderik garbiena da ekintza hau.

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok gure hausnarketa helarazi nahi diegu euskal herritar guztiei: Gaurkoa egun beltza da Euskal Herriarentzat. Egun beltza euskal herritar gisa gure eskubideak urratuak izanagatik garen bezala bizitzeko borrokatzen garenontzat. Baina are gogorragoa da abertzale sentitzen garenontzat.

Egun Euskal Herrian, ofizialki deklaratu gabeko guda bat sufritzen dugu. Metroz metro eta esparruz esparru garatzen den guda politiko bat. Finean bere biziraupena bermatu eta garatu nahi duen nazio ukatu bat eta bere boterea eta nortasuna inposatu nahi duten estatuak aurkitzen dira parez pare.

Eusko Alderdi Jeltzalea ez dago guda zelaiaren erdian, maiz horrela kokatu nahi izan bada ere. Espainia liluratu nahi zutenak, lortzen ari direlakoan gaude, baina... zein da ordaindu beharreko prezioa? Eta are garrantzitsuagoa dena, nork ordaindu behar du? Espainiar Estatutik indar erakustaldi lotsagabe hau gauzatzen den bitartean, EAJk bere leialtasun froga gainditu du. Euskal Herria ukatu, zatikatu eta desagerrarazi nahi dutenen esanetara jarri eta Euskal Herriari bizkar eman dio. Bilbon bandera espainiarra inposatu du Azkuna jaunak eta gainera inoiz egon den altuen jarri du gure gainetik dagoela esan nahirik bezala.

 

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...