Erdera

Zuzeneko emisioa

"Liburuak, polena adimen batetik bestera daramaten erleak dira." - James Lowell
Arrosa



AMARC

REMC
api 26 2008
Barakaldoko azken gune naturalak defendatzeko manifestazioa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko apirilaren 26-(e)an

Zuek guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik, Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula jakinarazteko. Proiektu honen dokumentazioa informazio publikoko fasean aurkitzen da momentu honetan.

Trenbide honen proiektuaren ibilbidea "Super-Sur" autobidearekiko paraleloa da, honek jada eragiten dituen triskantza ekologiko ugariak biderkatuz. Inguruaren trafiko-arazoa konpontzeko ez ezik, arazo hori Barakaldoko ikurrak diren lekuetara (Argalario mendira, Sasiburu mendizerrara, Errekatxora edo Larrazabalgo basotxora esate baterako) eramateko eraikitzen diren proiektuen zentzugabekeria salatu nahi dugu.

Tellaetxen bildu gara gaur, Gorostiza auzoan. Abian jartzen ari diren azpiegitura eta hirigintza-proiektuek gogor erasotuko duten lekua da hau. Aipatutako proiektuez gain, azpimarratzekoa da toki txiki batean egiten ari den eraikuntza masibo eta espekulatiboa (200 etxebizitza baino gehiago). Barakaldo Naturalatik gure gune naturalen babes erreala errebindikatu nahi dugu, eta dagokien erakundeei hauen txikizioa geldi ditzatela eskatzen diegu. Horretaz aparte, azpiegitura ezberdinak beregain hartu dituzten administrazioen arteko koordinazio falta egiaztatu nahi dugu, errekurtso publikoen alferrik galtzea eta ingurugiroaren erasoak gehitzen dituena.
 

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu Barakaldo Naturalak mobilizazio eta plataformaren sozializaio kanpaina hasiko duela, batez ere barakaldotarrei gure herriarentzat bere inguru naturala suntsitzeak suposatzen duen arazoa eta bidegabekeriari buruz kontzientziatzeko. Horretarako sinadura-bilketa masiboa egingo dugu datozen asteetan merkataritza, elkarte eta norbanako mailan.

Gora Barakaldo Naturala!

Zuek guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik, Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula jakinarazteko. Proiektu honen dokumentazioa informazio publikoko fasean aurkitzen da momentu honetan.

Trenbide honen proiektuaren ibilbidea “Super-Sur” autobidearekiko paraleloa da, honek jada eragiten dituen triskantza ekologiko ugariak biderkatuz. Inguruaren trafiko-arazoa konpontzeko ez ezik, arazo hori Barakaldoko ikurrak diren lekuetara (Argalario mendira, Sasiburu mendizerrara, Errekatxora edo Larrazabalgo basotxora esate baterako) eramateko eraikitzen diren proiektuen zentzugabekeria salatu nahi dugu.

Tellaetxen bildu gara gaur, Gorostiza auzoan. Abian jartzen ari diren azpiegitura eta hirigintza-proiektuek gogor erasotuko duten lekua da hau. Aipatutako proiektuez gain, azpimarratzekoa da toki txiki batean egiten ari den eraikuntza masibo eta espekulatiboa (200 etxebizitza baino gehiago). Barakaldo Naturalatik gure gune naturalen babes erreala errebindikatu nahi dugu, eta dagokien erakundeei hauen txikizioa geldi ditzatela eskatzen diegu. Horretaz aparte, azpiegitura ezberdinak beregain hartu dituzten administrazioen arteko koordinazio falta egiaztatu nahi dugu, errekurtso publikoen alferrik galtzea eta ingurugiroaren erasoak gehitzen dituena.

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu Barakaldo Naturalak mobilizazio eta plataformaren sozializaio kanpaina hasiko duela, batez ere barakaldotarrei gure herriarentzat bere inguru naturala suntsitzeak suposatzen duen arazoa eta bidegabekeriari buruz kontzientziatzeko. Horretarako sinadura-bilketa masiboa egingo dugu datozen asteetan merkataritza, elkarte eta norbanako mailan.

Gora Barakaldo Naturala!


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Saharako agintariek nazioarteko lankidetza astelehenetik aurrera jorratuko dute Bilbon

Mundubat erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide ...

ASTRA jaialdia Gernikan

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako ...

GITE-IPESeko “Okupazio eta Erresintentzia” buletinaren laugarren zenbakia

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen gaitu ...

Barakaldoko azken gune naturalak defendatzeko manifestazioa

Zuek guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik, Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula ...

Toda mujer es un territorio ocupado

Cuando las IV Jornadas Feministas llegaban a su ecuador y muchas de nosotras, trás la manifestación, todavía andábamos por el casco viejo de Bilbao , en las inmediacio...