|
Zuek
guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den
Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik,
Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula
jakinarazteko. Proiektu honen dokumentazioa informazio publikoko
fasean aurkitzen da momentu honetan.
Trenbide
honen proiektuaren ibilbidea "Super-Sur" autobidearekiko
paraleloa da, honek jada eragiten dituen triskantza ekologiko ugariak
biderkatuz. Inguruaren trafiko-arazoa konpontzeko ez ezik, arazo hori
Barakaldoko ikurrak diren lekuetara (Argalario mendira, Sasiburu
mendizerrara, Errekatxora edo Larrazabalgo basotxora esate baterako)
eramateko eraikitzen diren proiektuen zentzugabekeria salatu nahi
dugu.
Tellaetxen
bildu gara gaur, Gorostiza auzoan. Abian jartzen ari diren
azpiegitura eta hirigintza-proiektuek gogor erasotuko duten lekua da
hau. Aipatutako proiektuez gain, azpimarratzekoa da toki txiki batean
egiten ari den eraikuntza masibo eta espekulatiboa (200 etxebizitza
baino gehiago). Barakaldo Naturalatik gure gune naturalen babes
erreala errebindikatu nahi dugu, eta dagokien erakundeei hauen
txikizioa geldi ditzatela eskatzen diegu. Horretaz
aparte, azpiegitura ezberdinak beregain hartu dituzten
administrazioen arteko koordinazio falta egiaztatu nahi dugu,
errekurtso publikoen alferrik galtzea eta ingurugiroaren erasoak
gehitzen dituena.
Azkenik,
jakinarazi nahi dizuegu Barakaldo Naturalak mobilizazio eta
plataformaren sozializaio kanpaina hasiko duela, batez ere
barakaldotarrei gure herriarentzat bere inguru naturala suntsitzeak
suposatzen duen arazoa eta bidegabekeriari buruz kontzientziatzeko.
Horretarako sinadura-bilketa masiboa egingo dugu datozen asteetan
merkataritza, elkarte eta norbanako mailan.
Gora
Barakaldo Naturala!
Zuek
guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den
Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik,
Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula
jakinarazteko. Proiektu honen dokumentazioa informazio publikoko
fasean aurkitzen da momentu honetan.
Trenbide
honen proiektuaren ibilbidea “Super-Sur” autobidearekiko