|
Etxebizitza Topaketak, Kaleko Bentanien |
|
|
|
|
2008-(e)ko apirilaren 29-(e)an |
Maiatzaren 10ean, Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak burutuko dira Bilbon. Topaketak hitzaldi batekin hasiko dira. Hitzaldiaren ostean, kokapen orokorra oinarri hartuta lan taldeetan banatuko dira partehartzaileak eta gai zehatzetan sakonduko dute. Honako lan talde hauetan parte hartzeko aukera izango dute: emakume gazteak eta etxebizitza, etorkin gazteak eta etxebizitza, nekazari gazteak eta etxebizitza, prekarietatea eta etxebizitza, udal politikak, turistifikazioa eta etxe hutsak, okupazioa... Kaleko Bentanien, Gazte Topaketa hauei buruz hitz egingo dugu antolatzaileekin.
|