Erdera

Zuzeneko emisioa

"Maitasuna ez dago ez denbora ez agintearen menpe." - Vatsyayana
Arrosa



AMARC

REMC
mai 06 2008
GITE-IPESeko “Okupazio eta Erresintentzia” buletinaren laugarren zenbakia PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko maiatzaren 06-(e)an
Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen
gaitu

Palestinako herriarekin eta bere erresistentzia miresgarriarekin hasi behar dugu.
Gazako palestinarrek euren egoera gogortzen sentitzen dute sionistek egindako blokeo kriminalaren
bidez. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dute amore eman. Horrezaz gain, estatu sionistaren
begirada Siria eta Libanoren gainean dago jarrita. Era berean, Irakeko erresistentziak
tinko segitzen du, nahiz eta munduko ejertzitorik handienari aurre egin behar dion. Ez dira
hemen bukatzen Ekialde Hurbileko zorigaitzak. Izan ere, internazionalistok arreta gehiago jarri
beharko genuke munduko zati honetan. Iranen yankiak munduko jendarmearen papera
betetzen saiatzen dira gainontzeko herrietako subiranotasunaz gain. Bere aldetik, Kurdistaneko
herriak, zatituta eta nazioarteko komunitateak bere eskubideak aitortu gabe segitzen du.
Asko dira zonalde honetan mugitzen diren interes geoestrategikoa eta ekonomikoak. Asko dira
kontatzen dizkiguten gezurrak eta, halaber, asko dira gure arreta eskatzen duten herri erasotuak.
Buletin honen bidez, aurrekoekin bezala, egoeraren gaineko zertzelada batzuk besterik
ez dugu eman nahi. Zertzelada hauek ez ohi dira komunikabide arruntetan agertzen eta planetako
zonalde honetan zer gertatzen den eta zer gerta daitekeen adierazteko baliagarria
izango delakoan gaude. Interesgarri ikusten baduzu: igorri berriro. Eskerrik asko.

 “Newroz piroz be!!!”, “Newroz-a ospatuko dugu!”. Esaldi hau nonahi ikus zitekeen egunotan
turkiar administraziopean, eta batez ere okupaziopean, dagoen Kurdistango aldean. “Argi
berriaren” edo “urte berriaren jaia” herri kurduarentzat udaberriaren hasieraren ospakizun
soila baino askoz gehiago da. Kondairari bagagozkio, Kawe zeritzon errementari xume
batek, egunero ume bi sakrifikatzen zituen Zahak errege krudelaren aurka izan zuen garaipena
ospatzen da egun honetan. Kondaira honek, dena dela, beste garaipen baten du
bere jatorria: kurduen arbasoak ziren medoek asiriar erreinuaren aurka lortu zuten garaipenean,
alegia. Zentzu zabalean, beraz, gaur egun zapaltzen dituzten tiranien aurrean
etorkizunean kurduek lortuko dituzten garaipenak irudikatzen ditu festa honek.
K urdistango iparraldean, Turkiako estatuaren
mugetan, eman ditugun bi asteetan
bertako mendien edertasunaz gozatu
ahal izan dugu, tartean 5137 metro dituen
Ararat tontorra zegoelarik (Noe-ren arkaren
geraleku izan omen zena). Bertako erreken
emankortasuna, Tigrisa buru delarik, somatu
ahal izan dugu ere, eta batez ere herri
kurdua osatzen duten jendeen abegikortasuna
dastatu izan dugu, ezagutu bezain laster
“chay” edo te xume zein gozo batera gonbidatzen
gintuztenean. Keinu honen ondoren,
zurrumurru bitartez esaten ziguten eurek
kurduak direla, ez turkiarrak, eta beraien
herriak nozitzen duen errealitate gordina gure
lurraldean azaltzea erregutzen ziguten.
Izan ere, ez da kasualitatea aurtengo Newroz-aren leloa “aski da!” izatea.
Egunotan lehen pertsonan egiaztatu ahal izan dugu “Turkiako Kurdistan”en bizi den egoeraren gogortasuna,
kide alemandar bat ia atxilotua izan zenean “Kurdistan” berba debekatua kafe baten
esateagatik edota Euskal Herritik Newroz-eko jaira bertaratu ginenok, Diyarbakir-en ikurrina aldean
eraman izanagatik poliziagatik identifikatuak eta filmatuak izan ginenean. Dena den, gertaera
hauek hutsaren hurrengo dira Kurdistango jendeak egunero bizi duen salbuespen egoerarekin alderatzen
baditugu. Ezin dute euren bandera jendaurrean erabili, ezta beraien herriaren izena esan
ere. Guztiz zilegiak diren aldarri politikoak ezin dituzte adierazi, ezta garaipenaren keinua atzemarrekin
egin ere, bestela “terrorismoaren apologia” egin izana egotzi diezaieketelako. Debekapenen
zoramen honetan, kurdu herriaren banderaren koloreak dituzten zapiak eramatea ere debekatuta
dute.
Kurdiera bizitza publikotik at dago erabat eta baita
hezkuntza sistematik ere. Azadaya Wellat edo Gundem
bezelako komunikabide kurduak ezin dira normaltasunez
argitaratu eta isunak jartzen dizkiete sarritan. Alderdi
politiko kurduen ilegalizazioa Turkiar estatuaren
historia gertuenean konstante bat izan da, gero Espainiar
estatuak Euskal Herrirako kopiatu duen politika
bilakatu delarik.
NEWROZ PIROZ BE!!!
Okupazio eta Erresistentzia 3
www.gite-ipes.org E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Okupazio militar turkiarra itogarria da: check point edo kontrolak nongura, eta 300.000 militar
turkiar lurralde kurduetan barreiatuta. Bertako biztanleak “herrietako zaindari” deritzen indar
paramilitarren kide bihurtu nahi izan ez zirelako, 90. hamarkadan suntsituak izan ziren 3000
herrixketako gehienak ez dira berreraikiak izan, eta berreraikiak izan direnen kasuan, euren
jatorrizko herrietara bueltatu diren biztanleak militarren kontrolpean bizi dira. Horren adibide
garbia Lice da, non bertako 4000 auzokideak Turkiako 9000 militarrez inguraturik bizi diren.
Batman eta Midyat artean kokatuta dauden berrogei herritxo inguru urpean itxiko dituen presa
erraldoia eraikitzea aurrikusten duen GAP egitasmoak turkiar gobernuaren apostu estrategikoa
izaten darrai, proiektu horrek mehatxatuta duen Hassankeyf herrian egin zen manifestazioaren
ondoren jakinarazi ziguten moduan.
Turkiako espetxeetan dauden preso politiko kurduak 9000 inguru dira, bizibaldintza iraingarri
eta lotsagarrietan daudelarik. Duela gutxi, hamar gerrillari kurduen gorpuzkinak aurkitu zituzten,
tortura zantzu nabarmenekin. Errepresioak ez du atsedenik hartzen Kurdistanen: Newroz
jaia hiri gehientsuenetan debekatua izan zen eta istilu gogorrak izan ziren Siirt, Urfa, Hakkari,
Van eta Yusekova hirietan. Azken bi hauetan poliziak bi pertsona erail zituen. Guztira 500 lagun
baino gehiago atxilotuak izan ziren, horien artean Van-en zegoen Italiako delegazioa. Honek guztiak
ekarri du Turkian agintea duen AKP-k azken hauteskundeetan agindu zituen aldaketen inguruan
kurduek zituzten itxaropen urriak desagertzea.
Debeku, zaurtzapen eta askatasun galeren zerrenda bukaezina litzateke, baina egoera latza izan
arren, herri kurduak, munduan zapalduak diren herri guztiek bezela, kantuan eta festan du espresiobide
nagusiena. Horren lekuko zuzenak izateko aukera izan genuen Diyarbakir-en,
martxoaren 21ean milioi bat kurdu egun osoan zehar beraien Newroz-a, euren Aberri Eguna,
ospatzeko bildu zirenean, kurdu herriaren hitza eta erabakia errespetatuak izan zitezen eskatuz.
Gure kide kurduei esan genien moduan, asteburu horretan bertan, euskaldunok ere geure Newroz
partikularra ospatzen genuen, gure erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz. Azken finean, bi
herri ezberdin, bakoitza bere berezitasunekin, milaka kilometrotako distantzia, baina borroka
justu bakarra.
Igor Urrutikoetxea, Alex Azpiri eta Lontzi Amado
(Aurten Newroz-en egondako euskaldunak)

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...