Erdera

Zuzeneko emisioa

"Maite ditugun begietan lausorik ez." - Euskal esaera zaharra
Arrosa



AMARC

REMC
mai 07 2008
ASTRA jaialdia Gernikan PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko maiatzaren 07-(e)an

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako

Egoera salatu eta finantziazio bide bat izatea nahi dute antolatzaileek

`Astra proiektua aurrera! Bittartien Pasilekure´ lelopean, Astrako koordinadorak egun osoko egitaraua prestatu du datorren zapaturako. Jai giroa nagusituko bada ere, aldarrikapen kutsua ere izango du jaialdiak. Helburu bikoitza izango du, batetik, bizi duten egoera kalean salatu nahi dutelako koordinadorako kideek eta, bestetik, Astra eraikina itxita egoteak ekarri duen diru sarrera ezari irtenbide bat eman nahi izan diotelako. «Orain arteko bizi gastuak eta etorkizuneko bizileku berria martxan jartzeko izango ditugun gastuei aurre egiteko», euren esanetan.

Egunez Pasealekuan hainbat ekitaldi izango dira: bazkaria, ikastaroak, Amazigh-en hizkuntza eta jolasak, munduko II. futbolin txapelketa, eskupilota partidak... Arratsaldean manifestazio batek zeharkatuko ditu herriko kaleak. 20:00etan abiatuko da Pasealekutik.

Gau partean, aldiz, musikak hartuko du erreleboa, kontzertua izango baita Astraren kanpoaldean. The Uski’s, Sarkor, Zea Mays eta Delorean taldeak izango dira oholtza gainean. Sarrera 10 eurokoa izango da. Kontzertutik ateratako irabaziak Pasealekua izango dugun bizileku berriko obrak egiteko erabiliko dira. 

Astrako koordinadorako kideek diotenez, "Astraren autogestio proiektua bultzatzeko egun gisa ulertzen dugu maiatzaren 10a. Orain urte bi hartu genituen helburuak ez ditugu inolaz albo batera utziko".

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...