Azpimarratzen dugu

hasierako-pantaila.gif Otsailaren 20an, Kaleko Bentanien, Egunkariaren itxieraren urteurrenari buruzko saio berezia egin genuen. Bertan irratiko zenbait partaidek (Roberto, Bego eta Marta Kaleko Bentanieko kideak eta El Murcielago irratsaioko egileak) itxieraren inguruan egindako zenbait adierazpenak entzun ahal izan genituen. Horretaz aparte, Egunkariaren auzian auzipetuta dauden Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuei egindako elkarrizketak ere entzun ahal izan genituen.  

 
 
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Lurreko azken arraina jaten dugunean, lurreko azken zuhaitza botatzen dugunean, ura darion azken iturria agortzen zaigunean, orduan; orduan konturatuko gara urreak ez duela jateko balio ezta zilarrak edateko." - Aldaketa klimatikoari buruzko esaldia

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
mai 07 2008
ASTRA jaialdia Gernikan PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko maiatzaren 07-(e)an

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako

Egoera salatu eta finantziazio bide bat izatea nahi dute antolatzaileek

`Astra proiektua aurrera! Bittartien Pasilekure´ lelopean, Astrako koordinadorak egun osoko egitaraua prestatu du datorren zapaturako. Jai giroa nagusituko bada ere, aldarrikapen kutsua ere izango du jaialdiak. Helburu bikoitza izango du, batetik, bizi duten egoera kalean salatu nahi dutelako koordinadorako kideek eta, bestetik, Astra eraikina itxita egoteak ekarri duen diru sarrera ezari irtenbide bat eman nahi izan diotelako. «Orain arteko bizi gastuak eta etorkizuneko bizileku berria martxan jartzeko izango ditugun gastuei aurre egiteko», euren esanetan.

Egunez Pasealekuan hainbat ekitaldi izango dira: bazkaria, ikastaroak, Amazigh-en hizkuntza eta jolasak, munduko II. futbolin txapelketa, eskupilota partidak... Arratsaldean manifestazio batek zeharkatuko ditu herriko kaleak. 20:00etan abiatuko da Pasealekutik.

Gau partean, aldiz, musikak hartuko du erreleboa, kontzertua izango baita Astraren kanpoaldean. The Uski’s, Sarkor, Zea Mays eta Delorean taldeak izango dira oholtza gainean. Sarrera 10 eurokoa izango da. Kontzertutik ateratako irabaziak Pasealekua izango dugun bizileku berriko obrak egiteko erabiliko dira. 

Astrako koordinadorako kideek diotenez, "Astraren autogestio proiektua bultzatzeko egun gisa ulertzen dugu maiatzaren 10a. Orain urte bi hartu genituen helburuak ez ditugu inolaz albo batera utziko".

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Saharako agintariek nazioarteko lankidetza astelehenetik aurrera jorratuko dute Bilbon

Mundubat erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide ...

ASTRA jaialdia Gernikan

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako ...

GITE-IPESeko “Okupazio eta Erresintentzia” buletinaren laugarren zenbakia

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen gaitu ...

Barakaldoko azken gune naturalak defendatzeko manifestazioa

Zuek guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik, Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula ...

Toda mujer es un territorio ocupado

Cuando las IV Jornadas Feministas llegaban a su ecuador y muchas de nosotras, trás la manifestación, todavía andábamos por el casco viejo de Bilbao , en las inmediacio...