Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez dut etorkizunean pentsatzen, bizkorregi dator." Albert Einstein
Arrosa



AMARC

REMC
mai 31 2008
Saharako agintariek nazioarteko lankidetza astelehenetik aurrera jorratuko dute Bilbon PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko maiatzaren 31-(e)an
Mundubat erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide

Datorren astelehenean, Ekainaren 2an, Bilboko Hotel Nervión-en hasiko diren jardunaldietan Saharako errefuxiatuengan nazioarteko lankidetzak daukan eragina aztertuko da; lanbide-prestakuntza eta elikaduraren subiranotasuna mintzagai izango direla.

 

Saio hauek Mundubat GGKEk antolatu ditu Espainiako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziarekin sinaturiko Hitzarmenek diruz lagunduta. Bertan, Saharako Gobernuko ondorengo kideek parte hartuko dute: lankidetza-ministroa, Salek Baba Asean jauna; garapen-ministroa, Nema Saaid Yumani jauna; eta Funtzio Publiko eta Enplegurako Estatu idazkaria den Ahmed Fal jauna. Agintariok euren ministerioek bi arlo horietan dituzten lerro estrategikoak azalduko dituzte; 2007ko Abenduaren 14tik 18ra Tifaritin (lurralde askeak) izandako Fronte POLISARIOAren XII. Biltzarrak ezarritako lerro estrategikoak, hain zuzen.

 

Jardunaldietan udal-erakundeek, autonomia-erakundeek, Espainiako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziak, eta GGKE-ek ere hartuko dute parte.

 

Topaketa honek Bilbon ere 2007ko Irailean izandako topaketari jarraipena ematen dio. Ekainaren 2an lanbide-prestakuntzaren sektoreko koordinazio-topaketak garatuko dira; eta Ekainaren 5ean, berriz, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako elikaduraren subiranotasunari buruzkoak.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...