Erdera

Zuzeneko emisioa

"Fidatu zaitez egiaren bila dabiltzanetaz. Mesfidatu zaitez aurkitu dutenetaz." - André Gide
Arrosa



AMARC

REMC
abu 26 2008
Zorionak!!! PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko abuztuaren 26-(e)an
txozna_zaratas.jpgAurten lehenengo aldiz Tas-Tas Irratiko historian, irrati honek txozna bat izan du Bilboko Aste Nagusian. Aste Nagusi osoan zehar, Bilboko Arenalean, San Nicolas elizaren aurrean, ikusgai izateko aukera izan dugu, Zaratas konpartsaren bidez. Denetariko momentuak egon dira: dibertigarriak, tentsiokoak, angustiadunak... baina emaitza ezin da pozgarriagoa izan. Azpimarratzekoa da, era berean, Gora Mari Jaia! Bilboko Konpartsen irratsaio berezia emititu dugula Aste Nagusi osoan zehar , eguerdiko 14etatik arratsaldeko 16ak arte. Gonbidatu eta gai ugari izan dugu: Martxelo Otamendi, Aitor Elizegi eta Ixabel Isazelaia aurtengo Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera, Xabier Silveira, Uxue Alberdi, 1983. urtean izandako uholdeen urteurrena, konpartsen ekitaldiak...
 
Gutariko askoren amets hau ez zen errealitate izango txoznan era batean edo bestean (txoznaren eraikuntzan, diseinuan, txoznen txandetan edo txozna deseraikitzen) parte hartu duzuen guztion partehartzerik gabe. Horregatik, Tas-Tas Irrati Libreak zuen esfortzua eta dedikazioagatik bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizue. Zuek izan barik, irrati hau ez litzateke gauza bera izango.
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Preso guztien eskubideen alde

Data hauetan, urtero ohi dugunez, Arantzazun elkartzen den Kristau Komunitateak gonbidatuta presoen egoera salatzeko elkartu gara eta Estatuko espetxeetan etengabe zapaltzen dituzten b...

Zintzilik Irratiaren kontzertua

Oreretako Zintzilik irrati libreak antena berria erosteko dirua biltzeko asmoarekin ostiral honetarako kontzertua antolatu duela jakinarazi nahi dizuegu. ...

Baliorik gabe utzi dute Nafarroako irrati lizentzien banaketa epaileek

2006ko banaketan akatsak daudela ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, Euskalerria irratiari arrazoi emanez ...

Kanpo Zorraren Ezabaketa

Eusko Legebiltzarrak legea bete dezala!  (zordunok-RCADE) ...

Parte hartu, jolastu eta taldean bidaiatu!

    ...