|
Munduko Barrikadak Kaleko Bentanien |
|
|
|
|
2007-(e)ko urtarrilaren 10-(e)an |
|
Ostegun honetan, Urtarrilak 11an, Kaleko Bentanien Munduko Barrikadak izeneko atala izango dugu. Atal honetan mundu osoan zehar dauden herri ezberdinek burututako borrokak eta gatazkak azaltzen ditugu, Askapenako kideen laguntzari esker. Gaurko saioan maputxe herriaren egoeraren inguruan hitz egingo dugu.
Horretaz gain, Euskal Herrian azken hilabeteotan egon den prozesuaz eztabaidatuko dugu, jakiteko zer pentsatzen dugun gertatutakoaz, etorkizunaz... Bestaldetik, agendan Sapuetxeko kideokin hitz egiten saiatuko gara, etxebizitzari buruz antolatutako jardunaldiei buruz hitz egiteko beraiekin.
Hau guztia, dakizuenez, arratsaldeko seiretatik zortzietara.
|