|
Aste honetan txinera aukeratu dugu hirugarren hizkuntza. Izan ere, Basurto eskolako ikasleek, asmakizunak eta txisteak kontatzeaz gain, abesti batzuk txineraz aurkeztuko digute.
Astelehena: Txina
Basurto eskolako ikasleek bi abesti txineraz irakatsiko digute.
Ipuina: arrosaren jatorria (indonesiako kondaketa)
Asteartea eta larunbata: ilargia
Ilargiariburuzko kantak, ipuinak eta olerkiak entzungo ditugu txineraz, gastelaniaz, katalaniaz eta euskaraz.
Partaideak: Gallarta Institukoak eta Basurto eskolakoak
Asteazkena: filosofia
“El sol, la luna y el agua” ipuinak (ibo herrien kontaketa) mundua nola sortu zen azalduko digu. Gure kazetari txikiek bere lehengusu Oierekin hitz egin dute. Berak unibertsitatean dago filosofia ikasten.
Osteguna eta igandea: panda hartzak
“Pandatxo eta Pandatxine” ipuinak bi pandaren istorioa kontatzen du. Asierek Txinan egindako bidaiari-buruz hitz egingo digu eta Naiak « arroz tres delicias » nola egin azalduko digu.
Ostirala : Filipinar dantzariak
Cervantes eskolakoak abesti batzuk aurkeztuko dituzte, Basurto eskolakoek txiste ugari eta Pagkaisa (asociación de Filipinas en Euskadi) dantza taldeko neskak ezagutuko ditugu.
|