Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Borrokatu, porrot egin, berriz borrokatu, berriz porrot egin, berriz borrokatu, eta honela irabazi arte: hau da herriaren logika." Mao Zedong

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abe 28 2008
Basuriko Gaztexea desalojo mehatsupean PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua
Hilabete gutxi barru, Txarraska Gazte Asanbladak eta Basauriko Gaztetxeak(La
Basconiaren bulegoetan kokaturik)beren 10. urteurrena ospatuko dute. Hamar urte
hauetan, Basauriko gazteok, mota guztietako ekintza kulturalak, kirolezkoak eta
artistikoak garatu ditugu, beti autogestioa bultzatuz.
•      Abenduaren 20an, hainbat egunkaritan, gaztetxea dagoen eraikuntzan Museo
Vasco de Arte Contemporaneo eraiki nahi dutenaren albistea agertu zen. Beraz,
Basauriko Gaztetxea berriro desalojo mehatsupean dago. Udaletxekoek, ez digute
inongo berririk eman Txarraska Gazte Asanbladakoei, eta gainera eraikuntzaren
hondamenaren errua geurea dela azaldu dute.
21ean premiazko asanblada ospatzen dugu eta 22an plenora joatearen erabakia
hartzen dugu azalpenak eskatzeko.
Loly de Juan alkatesak, harroputsez, argi adierazten digu kalean utzi nahi gaituela
eta ez dela negoziaziorik egongo.
Baina Basauriko gazteok erantzuna emango diogu mehatsuari eta geurea defendatuko
dugu nahiz eta poliziak ekarri.
Zeren beldur zaudete? Krisialdian luxosko eraikuntzak egin nahi dituzte eta
argi dago ez dutela herritaron iritzia entzungo.
•       Argi utzi behar dugu, gaztetxea, eraikuntzren lehenengo eta beheko
solairuetan kokatzen dela, eta beste solairuen arduraduna udalatxea dela.
Gaztetxeko ateak, beti zabalik egongo egongo dira, nahi duena pasatzeko eta bertan
Basauriko gazteok egunero egiten dugu lana ikusteko.
Entsaiu gelak, skate pista, liburutegia, ludoteka, kontzertuak, grabaketa estudioa,
grafitti, arte ederrak eta serigrafia taillerak, tetegia, informatika ikastaroak,
hitzaldiak, filme, kortometraiak, eta dokumentalen proiekzioa...dira Basauriko
gazteok autogestioaren bidez eta lanari esker, gaur egun eskeintzen ditugun
ekintzak.
Kalean ikusi nahi gaituzte? Bertan egongo gara haiei lotsatzeko.
BASAURIK GAZTETXEA BEHAR DU!! Kolektibo zein mota guztietako jendearen laguntza
eskatu behar dugu, gaztetxearen alde egingo diren ekintza eta mobilizazioak
bultzatzeko.
Informatzen jarraituko dugu. Adi mobilizazioetara!!
BASAURIKO GAZTETXEA, 10 URTE ETA AURRERA!!
08-12-24
TXARRASKA GAZTE ASANBLADA
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >