Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez dut etorkizunean pentsatzen, bizkorregi dator." Albert Einstein
Arrosa



AMARC

REMC
urt 01 2009
Bortizkeria poliziala Iruņean PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko urtarrilaren 01-(e)an
Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta
ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka
egiten du
Hauek dira gertakariak:
* *
*Abenduak 23: *
Iruñeako udaltzain ezagun bat Donibane auzoko taberna batean sartu zen.
Polizia hau ezaguna da hirian bere jarrera harro eta faxistagatik. Bere
plaka zenbakia 489 da. Tabernako bezeroekin eztabaida bero bat izan zuen
udaltzain honek eta tabernatik ateratzerakoan bere porrarekin aulki bat jo
zuen jarrera probokatzaile argiarekin. Tabernatik atera zen, baina berehala
berriz sartu zen bertara eta bezero bati ukabilkada bat eman zion. Ondoren
ospa egin zuen.
* *
*Abenduak 26: *
Ezaguna da Txantrean urtero burutzen den korala. Presoen etxeetara kantuz
hurbiltzeko ohitura du koral honek, bertan adin guztietako auzotarrek parte
hartzen dutelarik. Aurten ere urte bezala zioan guztia espainiar poliziak
azaldu eta koralaren aurka kolpeka hasi ziren arte, jendea sakabanatzeko
saiakeran. Ez zuten lortu eta azkenean poliziek alde egin zuten, eta koralak
bere bidearekin jarraitu zuen. Lekukoen arabera polizietako batzuk
mozkortuak zeuden.
Iturrama auzoko Ezpala tabernan sartu ziren espainiar poliziak eta bertan
zeuden 50 pertsona identifikatu eta miatu zituzten. Besteak beste gazte bat
aurpegian kolpatu zuten eta presoen argazkiak lurrera bota zituzten. Honez
gain diru pote bat lapurtu zuten.
*Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:*
Iruñean dauden gorputz polizial ezberdinek duten inpunitatea eta jarrera
erasokorra salatu nahi dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Aurrez ere
salatu izan dugu Nafarroa salbuespen egoeraren erdigunean ezarri duela
espainiar gobernuak, eta horretarako bertan dauden poliziak nahi bezala
aritzeko bidea irekita dute. Nafarroan urte honetan ikusi ditugun jipoiak,
kargak, debekuak, atxiloketak, torturak eta mota ezberdinetako erasoak dira
esaten ari garenaren adibide argiak.
Oinarrizko eskubide demokratikoak ukatuak daude Euskal Herrian, nola ulertu
bestela euskal preso politikoen etxeetara kantuz joaten diren herritarren
aurka oladartzea?
Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta
ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka
egiten du. Bereziki Nafarroan bikoiztu egiten da jazarpen hau, euskal
ikurren aurkako errepresioak mugarik ez duelarik.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik errepresioaren aurrean ez makurtzeko deia

egiten dugu berriz ere.
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >