|
Hilaren 21ean, arratsaldeko 7'30etan, Santurtziko KRESALA aretoan, Berdintasunaren aldeko
eta Sexismoaren aurkako GIZON EKIMENAren jendaurreko aurkezpena egingo dugu.
Gizon talde bat iazko urritik biltzen hasi ginen Santurtzin sexismoaz, matxismoaz, indarkeriaz,
maskulinitateaz eta abarrekoez geure gogoetak, bizipenak,... egiteko, elkarri azaltzeko, eta geure
buruak aldatzeko asmoz, gizarte benetan parekidetasunezkoa eta sexismorik gabea eraikitzeko
bidean
Hilabete batzuk igarota, uste izan dugu garaia dela azaltzeko Santurtziko gizarte eragileei eta
herritarrei nondik gatozen, zertan ari garen eta zelako asmoak ditugun. Era berean, euren
galderak, iritziak, ekarpenak,... ere entzun nahi ditugu, baita nahi duen gizon orori atea
zabaldu ere. Finean, denontzako aberasgarria izango den harreman berri baten lehendabiziko
urratsa izan dadin nahi dugu.
|