Erdera

Zuzeneko emisioa

"Jende asko ongi heziegia da ahoa beteta duela hitzegiteko, baina ez zaio gehiegi axola burua hutsik duela hitzegiteak." Orson Welles
Arrosa



AMARC

REMC
urt 19 2009
Berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako GIZON EKIMENA PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko urtarrilaren 19-(e)an

Hilaren 21ean, arratsaldeko 7'30etan, Santurtziko KRESALA aretoan, Berdintasunaren aldeko

eta Sexismoaren aurkako GIZON EKIMENAren jendaurreko aurkezpena egingo dugu.

Gizon talde bat iazko urritik biltzen hasi ginen Santurtzin sexismoaz, matxismoaz, indarkeriaz,

maskulinitateaz eta abarrekoez geure gogoetak, bizipenak,... egiteko, elkarri azaltzeko, eta geure

buruak aldatzeko asmoz, gizarte benetan parekidetasunezkoa eta sexismorik gabea eraikitzeko

bidean

Hilabete batzuk igarota, uste izan dugu garaia dela azaltzeko Santurtziko gizarte eragileei eta

herritarrei nondik gatozen, zertan ari garen eta zelako asmoak ditugun. Era berean, euren

galderak, iritziak, ekarpenak,... ere entzun nahi ditugu, baita nahi duen gizon orori atea

zabaldu ere. Finean, denontzako aberasgarria izango den harreman berri baten lehendabiziko

urratsa izan dadin nahi dugu.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >