|
Gazteak Hegoaren bila medicusmundik
antolaturiko sentsibilizazio lehiaketa da. 18 urtetik 28urte bitarteko
gazteek parte har dezakete, beti ere Euskadin jaio badira, edo gaur
egun bertan lan egin, ikasi edo bizi badira. Bi dira lehiaketaren
helburu nagusiak: alde batetik, gazteek Hegoaldeko herrialdeen egoera
zertan den hobeki ezagutzea eta, beste aldetik, taldean egindako sormen
lana suspertzea.
Partaideak: 1981. eta 1990. urte bitartean jaiotako gazteak, bi urte horiek barne, 4 kideko taldetan.
Jokoak 4 froga ditu, eta beren oinarriak otsailaren 25ean (1. froga), martxoaren 11an (2. froga), martxoaren 25ean (3. froga) eta apirilaren 8an (4. froga) iragarriko dira, bai web orrialde honetan bai El Diario Vasco eta El Correo egunkarietan.
Apirilaren 25eko goizean, larunbatean, azken froga garatuko da Donostian antolatuko den jaian.
Hementxe lehiaketako bi SARI nagusiak:
- 1. 10-15 eguneko bidaia Ekuadorren barna, herrialdea eta medicusmundiren zenbait proiektu bertatik bertara ezagutzeko.
-
2. 2.600 euroko poltsa, taldeak bidaia bat antolatu eta egin dezan,
elkartasunarekin edo lankidetzarekin loturiko esperientziaren bat
ezagutzeko.
Bestalde, amaiera- jaiaren egunean parte-hartzaile guztiek beste hainbat sorpresa izango dute.
|
|