Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Liburuak, polena adimen batetik bestera daramaten erleak dira." - James Lowell
Arrosa



AMARC

REMC
ots 15 2009
Parte hartu, jolastu eta taldean bidaiatu! PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko otsailaren 15-(e)an
   
Zure koadrilarekin batera irudimenarekin (eta umore onarekin) jolastea gustatuko al litzaizuke?

Hegoaldeko herrialde bateko jendearekin elkar bizitzea gustatuko al litzaizuke?

19 eta 28 urte bitartean badituzu eta Euskadin erroldatuta bazaude, edo bertan ikasi edo lan egiten baduzu, orduan lehiaketa hau interesatzen zaizu.

4 pertsonetako taldea osatu eta Ekuadorrera bidaia egin ahalko duzue.

Gazteak Hegoaren bila medicusmundik antolaturiko sentsibilizazio lehiaketa da. 18 urtetik 28urte bitarteko gazteek parte har dezakete, beti ere Euskadin jaio badira, edo gaur egun bertan lan egin, ikasi edo bizi badira. Bi dira lehiaketaren helburu nagusiak: alde batetik, gazteek Hegoaldeko herrialdeen egoera zertan den hobeki ezagutzea eta, beste aldetik, taldean egindako sormen lana suspertzea.

Partaideak: 1981. eta 1990. urte bitartean jaiotako gazteak, bi urte horiek barne, 4 kideko taldetan.

Jokoak 4 froga ditu, eta beren oinarriak otsailaren 25ean (1. froga), martxoaren 11an (2. froga), martxoaren 25ean (3. froga) eta apirilaren 8an (4. froga) iragarriko dira, bai web orrialde honetan bai El Diario Vasco eta El Correo egunkarietan.

Apirilaren 25eko goizean, larunbatean, azken froga garatuko da Donostian antolatuko den jaian.

Hementxe lehiaketako bi SARI nagusiak:

  1. 1. 10-15 eguneko bidaia Ekuadorren barna, herrialdea eta medicusmundiren zenbait proiektu bertatik bertara ezagutzeko.
  2. 2. 2.600 euroko poltsa, taldeak bidaia bat antolatu eta egin dezan, elkartasunarekin edo lankidetzarekin loturiko esperientziaren bat ezagutzeko.

Bestalde, amaiera- jaiaren egunean parte-hartzaile guztiek beste hainbat sorpresa izango dute.

 

medicus mundi alava
C/ Los Isunza 9 - 1º dcha | 01002 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 28 80 31 | Fax: 945 25 08 28
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
www.medicusmundi.es/alava

medicus mundi bizkaia
C/ Virgen de Begoña 20, bajo | 48006 Bilbao
Tel.: 94 412 73 98 | Fax: 94 412 54 99
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
www.medicusmundibizkaia.org

medicus mundi gipuzkoa
C/ Serapio Mugica 33, bajo| 20016 Donostia
Tel.: 943 40 47 40 | Fax: 943 40 43 00
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
www.medicusmundi.es/gipuzkoa

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >