|
Irailaren 14an, Kaleko Bentanieko denboraldi berria |
|
|
|
|
2009-(e)ko irailaren 08-(e)an |
|
Irailaren 14an Kaleko Bentanie Tas-Taseko euskarazko magazina Bilboko irrati libre honen uhinetara itzuliko da. Bere 5. urtean magazin honek hasieratik izandako osagaiekin jarraituko du: aktualitatearen errepasoa, gizarte eragileei ahotsa eman eta gai ezberdinen inguruko atalak. Adibidez, 35mm atalean zinemaren ikuspuntu ezberdina plazaratzen dute magazin honetan, Jaxone Usandizaga irratiko kolaboratzailearen eskutik. Hitzen Bentanie literatura kritikoaren esparrua dugu, Marta Luxan-ek jorratua. Ikustezinak atalean garaileen Historiak desagertarazitako herriak, istorioak edo pertsonaiak azaltzen dituzte, Roberto Moreno irratiko kidearen eskutik.
Guzti honetaz gain, aurten Interneten dauden beste proiektu
komunikatiboei magazinaren baitan lekua egitea erabaki dute. Eta
astero, CubaInformacion , HerriKolore eta Apurtu proiektuei
eskainitako atalak entzuteko aukera egongo da. Eta sexualitateari
buruzko atal berria ere edukiko dute. Iaz bezala Kaleko Bentanie
astelehenetik ostiralera 17etatik 18ak arte entzungai egongo da,
Tas-Tas Irratiko uhinetan (FMko 97an)
|