|
Atzo
izan zela ematen du, baina Bilbo Handi osorako penstatutako irrati
proiektu hau sortu genuenetik dagoeneko hamabost urte pasatu dira.
Hamabost urte luzeak izan dira, momentu gehienak pozgarriak eta
baikorrak, baina egon badira momentu latzak, gure kidea hainbat urtez
izan zen Haritz Totorika detenitu, torturatu eta atxilotu zutenean,
edo Zubi gure beste kidea hil zenean adibidez. Dena den, pausuz paus proiektu
hau eraikitzen joan gara, Bilbo Handian ezkerrean marka anitzan
mugitzen diren sozial eta kultur elkarteei zuzendutako programazioa
sendotuz. Horren adibidea Ahlan saioa (etorkinen ingurukoa),
dagoeneko hamar urte iraun duena, edo saio gazteagoak, Axa Mixa edo
Kaleko Bentanieren kasuak, edo beste irrati libreekin egondako
kolaborazioari esker sortutakoak, Suelta La Olla bezala, eta beste
hainbat.
Arrazoi
ezberdinak direla eta, duela hilabete batzuk gure proiektuaren baitan
aldaketa garrantzitsuaren aldeko apustua egin genuen, bai egiturak
eta bai funtzionamenduaren aldetik. Aldaketa guztiak bezala, ez dira
ikusten hurrengo egunean, baina epe luzera espero dugun emaitza zera
da: jendartean eragina duen komunikabide alternatiboa izatea, gure
inguruan dauden giza elkarte guztiak laguntzen dituena bere
ekitaldiak eta aldarrikapenen berri emanez.
Aldaketa
horrekin jarraitzeko, eta hamabost urte hauek ospatzeko ere, ostegun
honetatik aurrera irratian aldaketa batzuk egitea erabaki genuen.
Hasteko, ikus dezakezue web orriaren diseinuaren aldaketa. Horretaz
gain, epe laburrean beste atal berriak sartzen saiatuko gara.
Pentsatzen dugu garrantzitsua dela web orria gure proiektuaren ispilu
sendoa eta partehartzailea izan behar dela.
Web
orria alde batera utzita, beste motatako aldaketak egin ditugu ere.
Hauetariko batzuk honakoak dira:
-
Zaratas
konpartsa berriaren estreinua; asteburu honetan Konpartsen
Koordinakundeko jaitsieran parte hartuko dugu sortu berri dugun konpartsa
honekin.
-
Berritako
saioaren emisioa: Pititakoko kideok elkarte sozial eta politikoen
inguruan egindako informatiboaren asteko laburpena.
-
Irratiko
sintonien aldaketa.
-
Arrosa
Irrati Ekoizpen Zentroan dauden Euskal Herriko beste irratietako
euskaraz egindako saioek osatutako marra baten hasiera.
-
Copyleft
musikaz osaturiko beste franja baten hasiera, Euskal Herriko musika
alternatiboa eta jabego intelektualaren beste ikuspuntu hau bultzatu
nahi dugulako.
-
Aipu
kultur eta politikoak tartekatzea emisio automatikoan.
|