Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Fidatu zaitez egiaren bila dabiltzanetaz. Mesfidatu zaitez aurkitu dutenetaz." - André Gide
Arrosa



AMARC

REMC
aza 09 2009
Irrati ikastaroa PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko azaroaren 09-(e)an
Tas-Tas Irratian euskarak leku garrantzitsua izan dezan nahi dugu. Horren lekuko, astelehenetik ostiralera emititzen dugun Kaleko Bentanie magazina edo egunero seiretatik zortzietara emititzen dugun Arrosa Irrati Ekoizpen Zentrotik jasotako zenbait irratsaio. Era berean, irratia egiteko zaletasuna duten Bilbo Handiko euskaldunok Tas-Tas irratira hurbiltzeko aukera izatea nahi dugu. Hori dela eta, euskaraz egindako irrati-tailerra egingo dugu, azaroaren 24tik abenduaren 3ra arte.

Bertan, irratiarekin zerikusia duten zenbait gai landuko dugu: lokuzioa, ahozko grabazioa, elkarrizketak nola egin, kuinak, edizio digitala eta bukatzeko lana (irratsaioa sortu eta grabatu egin beharko da)

Tailerrean izena emateko deitu behar da 94 4 15 14 14 edo 665 75 70 59 telefonoetara edo mezua idatzi E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbidera.
 
 
 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >