Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Margolaria, saltzen duena margozten duena da. Artista, aldiz, margotzen duena saltzen duena." - Pablo Picasso

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
ots 27 2007
AXA-MIXAren lehen urteurrena PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko otsailaren 27-(e)an

Axa irrastsaioaren programazio otsailaren 26tik martxoaren 4ra

 

Aste honetan lanbidei buruz hitz egingo dugu gure lagunekin. 

 

Otsailak 26, astelehena

Errekaldeko Kukutza Gaztetxean ospatutako Malabaristen Nazioarteko II Topaketetan Iratí, Iratí, Iñigo eta Oskar zirkuen partaidekin hitz egiten egon ziren. 

 


Otsailak 27, asteartea

Eskola eta heziketari buruz mintzatuko gara. Naiak  Gotxon, Atxuriko Garcia Riveroko bere maizuari, elkarrizketa bat egiten dio. Erremerre hitz egiten dut eta zer, Antonio Bolas eta P & P-ek kontatutako ipuina. Gainera, Hegoameriketako Irratietatik heziketari buruzko hausnarketa datorkigu. Txineraz, arabieraz eta euskarazko eskolari buruzko abestiak entzungo ditugu ere. 

 

Otsailak 28, asteazkena

Arrainei buruz hitz egingo dugu.Ipuina: Zilartxo. Les petits poissons abestia frantsesez eta Oh le le, moliba makasi, lingalaz entzungo dugu.Gure kazetari txikiek, Naia, Miren, Izazkun, Lola,  Laida eta Nellyk, (3- 6 urte bitartekoak) Unai eta Juneren amarekin bere lanbideari buruz egon dira berbetan. Mari Mar arraindegi batean egiten du lan. 

 

Martxoaren 1a, osteguna

Gaia : bidai luzeak eta garraio medioak.Jon, Carlos, Jone, Lin, Adrián, Endika, Iratí, Arguye, Ana eta Milia Gernikako Las Mercedes-etako  5. mailako ikasleak dira eta beraiek asmatu eta kontatutako ipuina eskaintzen digute: Super Martziano, espaziora egindako bidaia.Gure kazetari txikiek, Naia, Miren, Izazkun, Lola,  Laida beste elkarrizketa bat egiten diote Unairen aitari, autobus gidaria denari. 

 

Martxoaren  2a, ostirala

Neguko elkarrizketa interesgarriena dakarkigute gure kazetariek: Iñigo, Iratí, Iratí, Erlantz, Irene eta Alba Beñaten aitarekin berbetan egon ziren. Marcel suhiltzailea da eta sutei buruz galdera mordoak egiten dizkiote.Santos, basozaintza galegoarekin egon ginen.  

 

Martxoaren 3a, larunbata, goizeko 10etatik 11tara

Ate irekiak eguna. Axa- Mixa Lehen urteurrena ospatzeko zuzen egingo dugu irratsaioa irratitik igaro diren edo etorri nahi duten guztiekin¡Anima zaitezte!

¡Etorri! Tas-Tas Irrati Librera- Prim Kalea, 41-5izq

¡Deitu! 94.415.14.14

 

Igandea: larunbatean egindako programa entzuteko aukera izango dugu guztiok.

  
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >