"Sinestuko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontziak erasotzea. Tannhäuser atari ondoan, C-izpiek iluntasuna nola argitzen zuten ikusi dut. Une guzti horiek galdu egingo dira, negar tantak euritan bezala. Lo egiteko ordua da." - Roy Batty, Blade Runner filman
Data hauetan, urtero ohi dugunez, Arantzazun elkartzen
den Kristau Komunitateak gonbidatuta presoen egoera salatzeko elkartu gara eta
Estatuko espetxeetan etengabe zapaltzen dituzten beraien senideen giza
eskubideekiko eta eskubide legal eta juridikoekiko begirunea exijitzeko.
Pertsonak
eta pertsonen duintasuna errespetatzen ez duen espetxeetako errealitate
gordinak horiengan guztiengan, egunak joan eta egunak etorri, sorrarazten
dituen sufrimenduen partaide gara. Konponbide etiko batetarantz urratsak eman
beharrean, beraien egoera hondatu eta areagotzen ari da, kate luzea osatuz doan
zapalketaren bidez, sakabanaketak, isolamenduek, urrutiratzeek, euskal preso
politikoen zigorren luzapenak, atxilotuen inkomunikazioak, torturek eta areago
egun hauetan, berriro ere, agertzen diren “gerra zikina” praktikaren ondorioek
erakusten digutenez. Senideen bidaia nekagarriak, istripu larriak izateko
arrisku eta ondorioekin, eta giza duintasunarekiko errespetuagatik onar ezin
daitezkeen miaketak egiten jarraitzen dute. Honek guzti honek hainbeste
injustizien amaiera eta beraien eskubideen erabateko begirunea eta, zer esanik
ere ez, ezarritako legalitatea bete dadila eskatzera behartzen gaitu,
justiziaren eta gure kristau sinetsitasunen eta konpromisoaren izenean.
Halaber
modu bereziaz kezkatzen gaituzte eta konpartitu dugun gogoeta eta otoitzerako
gai izan ditugu preso sozialek, etorkinek, gazteek pairatu behar dituzten giza
egoera penagarriak, pertsona gisa, espetxeetan, ezereztu egiten dituen espetxe
politikaren biktima direlarik. Bestalde, giza baldintza duinetan jendartean
izan behar duten etorkizuna bermatuko dien birgizarteratze sozialerako
aurreikuspen eta bitartekoen gabezia egiaztatu eta salatu egiten ditugu.
Gatazka
polítiko eta soziala gaiztotuagotzera daramaten egoera hauen guztien aurrean,
“zapalduak askatzera etorri zanarengan” sinestedun garenez,
espetxe-araubidearen injustizia eta beraren bidez gauzatzen diren giza
eskubideen zapalketak salatu egiten ditugu. Utziezina den pertsona ororen
duintasunaren kontrako eraso dira eta bere burua legezkotzat duen Estatuaren
salaketa; izan ere, bere legalitatea ere ez du betetzen zigorraren hiru
laurdenak bete dituztenen askatasunari eta Estatu espainiar eta frantziarrean
sakabanaturik dauden eta gaixotasun larriak dituztenei dagokienez.
Guztiok
erantzule izan eta sentitzen garen egoera honetan, iragartzen ditugun salaketa
eta eskakizun hauen bidez, Euskal Herrian eta Herri guztietan justizia,
amnistia, askatasuna eta bake sozial eta politikoa erdiesteko gure itxaropena
eta konpromisoa adierazten ditugu.