|
"Bilboki" egitasmoa, formatu txikiko euskarazko emanaldiak ikusteko aukera |
|
|
|
|
2010-(e)ko maiatzaren 17-(e)an |
|
Cafe Bar Bilbaok BILBOKI egitasmo berria jarri du martxan, Bilbo Zaharra Euskaltegiaren laguntzarekin. Ziklo honi esker, bi hilabetetan behin formatu txikiko euskarazko emanaldi bat ikusi ahal izango da Plaza Berrian. Maiatzaren 20an, Gilkitxaro taldearen eskutik, "8 begi" antzezlana ikusi ahal izango da. Eta egitasmo honek maiatzaren 26an jarraituko du, Oier Guillan-en "Herio heroi" antzezlanaren irakurketa dramatizatuarekin. Gaurko Kaleko Bentanien Mikel Martinez BILBOKI egitasmoaren antolatzailearekin hitz egin dugu.
|